Azken urteotan unibertsitatea garestitzen ari dela esaten gabiltza kurtso hasieratik eta duela lau aste sinadura bilketa bat martxan jarri genuen matrikulen prezioekin eta bekekin dugun arazoa mahaigainera ekartzeko, nahiz EHUri exijentzia batzuk egiteko. Izan ere, hauteskunde testuinguruaz baliatzen ari dira promesa faltsuak egin eta unibertsitatean bizi dugun errealitatea estaltzeko.
Gaur, kanpaina horrek izan duen babesa ikaragarria dela esan dezakegu, bada, 10.000 ikasle baino gehiagok exijitzen baitiogu EHUri matrikulak merketzea eta bekak hobetzea. Horregatik, agerraldi hau baliatu nahi dugu unibertsitatearen benetako egoera zein den azaltzeko. |
|
Aipatu moduan, unibertsitatea garestitzen ari da. Garestitze-prozesu hori zeharka eta zuzenean ari da gertatzen. Zeharka, ikasleen eta langile-familien gaitasun adkisitiboa gutxitzen joan delako azken urteotan. Horegatik, enpresarien interesak lehenesten diren gizarte honetan, langile klaseko ikasle eta familiok unibertsitateko gastuei aurre egiteko gaitasun gutxiago ditugu.
Baina, garestitzea zuzenean ere gertatzen ari da eta horren erantzule nagusia EHU da. Batetik, urteetako matrikulen prezioei erreparatzen badiegu nabarmen igo direla ohartzen gara. Bestetik, azken urteetan ikasketa prozesuko gastuak asko handitu diren bitartean, matrikulen prezioak izoztuta mantendu dituzte merketu beharrean. Eta azkenik, nahiz eta EHUren aurrekontuak urtez urte handiagoak izan, ez dugu prezioak jeisteko ez borondate ez eta asmorik ikusten. Horrenbestez, argi eta garbi adierazi nahi dugu Euskal Herriko Unibertsitateak ez daukala ez unibertsitatea merketzeko ez, doakotasunaren bidean pausurik emateko inolako borondaterik.
Hori guztia gutxi ez eta ikasleen %65ak ezin du bekarik eskatu, eta eskatzen dituztenen %53ri ukatu egiten dizkiote. Tamalez, diru hori guztia enpresekin akordioak egitera bideratzen dute. Horek guztiak ari erakusten du ikasleok baztertzen gaituen eredu enpresariala dela gailentzen ari dena EHUn.
Arazo horien guztien aurrean, hauteskundeak aitzakiatzat hartuta, unibertsitatearen aurpegia zuritzen saiatzen ari dira azken egunetan. Izan ere, urtez urte betetzen ez diren promesa faltsuak egiten dabiltza egunotan; edota, urte hauetan zehar ikasleokin dialogoa ukatu eta gure aldarrikapenak isiltzera polizia bidali duten bitartean, orain ikasleon botoa eskatzen dabiltza. Baina mila ikaslek baino bozkatzen ez duten fartsa honetan argi dago ez hautagai batek, ez besteak, ez eta ikasle kontseiluak ez dituztela ikasle langileon interesak ordezkatzen.
Eta ez da harritzekoa, izan ere, unibertsitate eredu hau ez dago ikasleen interesetara eginda. Ikasleoi nahiz familiei gero eta zailagoa zaigu matrikulak zein bestelako gastuak ordaintzea, lana eta ikasketak uztartu behar ditugu maiz, familiako kontua aurrezkiak xahutu… horiek dira gure kezkak, hauteskundeetako hautagai batek troll kontua duenetik haratago.
Izan ere, unibertsitateko hauteskunde kanpainan edo troll kontuaren gertakariaz, eztabaida bertan behera utzi izanaz edota antzeko gertakizunez mintzo dira nagusiki, morboa duten gauzek bakarrik axola dutela dirudi. Bitartean ikasleon, langileon… arazoez nor mintzo da? Azken egunetan argi gelditu da irtenbidea ez dela bestelako errektoretza bat, fokoa EHUko milaka ikasleren eta langileren baldintzetan jarri behar dugu.
Baina hauteskunde hauetan mila ikaslek ere parte hartzen ez duten bitartean, gure aldarrikapenekin 10.000 ikasle baino gehiagok egiten dugu bat. Guk argi daukagu unibertsitaterako sarbidea guztiontzat egon beharko litzatekela bermatuta eta unibertsitateak langileon interesetara egon beharko lukeela. Guk guztiontzat izango den doako eta kalitatezko unibertsitatearen alde egiten dugu eta, norabide horretan, hauek dira EHUri egiten dizkiogun exijentziak:
1. Matrikulak merketu:
- Lehen matrikulen prezio bereko birmatrikulazioak
- Praktiketako matrikulazioa doan
- Masterren matrikulazio-prezioa jaistea
2. Bekak hobetu: beka gehiago guztien eskura
- Etxebizitza-bekak hobetzea
- - Garraio-bekak hobetzea
- Ordaindutako praktikak
Amaitzeko, esan, gure aldarrikapenei, orain arte bezala, jaramonik egin gabe jarraitzen badute argi eduki dezatela mobilizatzeari ekingo diogula. Milaka ikasleren indarrak batuta posible delako gauzak aldatzea eta doako unibertsitatera bidean pausuak ematea.
Doako unibertsitatera bidean indarrak batu!

Sinadura bilketa
Your browser does not support viewing this document. Click here to download the document.
|
EHUko 10.549 ikaslek sinatu dute matrikulak merketzearen eta bekak hobetzearen exijentzien alde
|